Finca Montico 2008

SarreraEzaugarri klimatologikoakDastamen-ezaugarriakDastamen-ezaugarriakSariak
Verdejo100%

Ardo hau verdejo barietateko mahatsarekin egina dago % 100en eta Ruedako udalerrian dagoen Montico izeneko inguru batean dugun mahasti zahar batetik dator. Eremu hori Ruedako verdejo ardoei kalitaterik handiena emateko gai den lur harritsu, elkor eta errekarriz beterikoa da. Produkzioa oso mugatua dago, 5.000 kg hektareako gutxi gorabehera, eta mahats-bilketa eskuz egiten da 25 kg inguruko edukiera duten kutxak erabiliz. Upeltegira iristean, mahatsa hoztu eta pixka bat prentsatzen da, mahatsa jo eta txortenak kendu gabe.
Mahats-mordo osoak prentsatuz, muztioaren oxidazioa ahalik eta gehien mugatzen da eta haren intentsitate aromatiko guztia ukitu gabe mantentzen da.
Horrela jario-muztio bat lortzen da, errendimendu txikikoa baina kalitate bikainekoa. Ondoren, muztioari hondarra garbitzen zaio edo pixka bat dekantatzen da eta hartzitze-biltegira eramaten da, non legamia autoktonoekin bakarrik hartzitzen den. Berezitasun horrek pertsonalitate aromatiko handiagoa eta originaltasuna ematen dizkio ardoari. Hartzidura amaitzean, lehen ontzialdaketa baten ondoren, ardoa bere liga finekin kontaktuan uzten da, lau hilabetez gutxienez. Liga edo legamia-hondar inerte horiek, esekiduran jartzen dira, astean behin gutxienez. Denborarekin ligak zenbait konposatu askatzen
doaz eta, horrela, gorputza, gantzutasuna eta konplexutasuna handitzen eta egonkortasun aromatikoa hobetzen dute ardoa botilan dagoen bitartean. Ardo zuri horiek, upelean hartzituta ez badaude ere, luzaroago mantentzen dira fresko eta gazte.